Sophi, Vitoria-Gasteiz (1988).

Bere ibilbide musikala 2009tik autogestionatzen du. Abestiak sortzen ditu eta ekitaldi eta proiektu berezietan parte hartzen du, besteak beste, “Blue Lips” filmaren BSO edo “Si vienes repites” webserierako jatorrizko abestian. Interes handia azaltzen du eta jarrera ekintzailea dauka, esaterako @eltuktukdesophi eszenatoki ibiltaria eta kontzertuak hiriko teilatuetan @sophipoppins sortu zituen.

Duela gutxi Montreal Studios-en grabatutako “Pluma 53” EP kaleratu du, eta “Amania films” eta “fps audiovisuales” bideoklipak ekoitzi ditu.

Gaur egun, bere enpresa sortzeko lanean dabil; egoitzetan eta etxeetan mendekotasuna duten pertsonentzako musika, arte eta kultura zerbitzuak emateko. Bere egitekoa… “talentua gordetzea”.