Kirol kazetaritzan batik bat 15 urteko esperientzia izanik, zehazki ACBn (Asociación de Clubes de Baloncesto), Roc Massaguer (1977) ia ustekabean bideoak Youtubera igotzen hasi zen 2010ean, honek zekartzan ondorioak aurreikusi gabe. Espainiako gamer muduko aitzindarietako bat izan zen. Bere Outconsumer kanala berehala erreferente bilakatu zen eta urteak aurrera joan ahala komunikatzaile gisa eboluzionatzeko aukera eman dio. Youtube eta betiko telebista lotzeko esperimentu den La2 kateko Fiesta Suprema-n estreinatu zen 2013an. Geroztik bere kanala hausnarketa espazio bihurtzeaz gain irakaskuntzan eta hitzaldietan aritzen da. Bertan influencer eta aita denez gero duen esperientziaz eta honek dakarren arduraz diardu, batez ere gazteekiko, Youtubeko ikus-entzule ohikoenak direnak.