Miguel Gutiérrez Garitano dut izena eta 1977an jaio nintzen Vitoria-Gasteizen, Euskadi ñimiñoko hiriburuan. Batzuek bidaia, gerra edo gatazka kazetari deitzen didate, beste batzuek esploratzaile, zuhaitzetako zirrikitu guztietan miatzeko eta historiarekiko nire zaletasunengatik. Beti egin izan zait zaila ikasgelan irautea. 26 urtekin Historian lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean, gerora Unibertsitateak eta El Correo egunkariak emandako master bati esker nire ezagutzak idazketara bideratuz.  2003an eta 2005ean Ekuatore Gineara egindako bi espediziok, hainbat lani esker nik neuk finantzatuak, “La aventura de Muni” (editorial Ikusager, 2010) ekarri zuten.  Idatzia Javier Revertek luzatu zuen eta erreportaiaren eta poesiaren arteko hibrido bat da. Kritikak dioenez, bidaia literaturaren biziberritze bat ekarri zuen. Hari esker irabazi nuen “IV.Caminos del Cid Bidaia Literaturaren Nazioarteko Saria” 2011n, genero honetan argitaratutako liburuentzako Europako saririk garrantzitsuena.

Ordutik ez diot bidaiatzeari ezta idazteari utzi. Idazle, blogari (ExploradoresSA.blogspot.com nire blogean) eta freelance kazetari, dozenaka erreportai idatzi ditut aldizkari (Clío, Distinto, Pirenaika…) eta egunkaritan (El Correo, El Norte de Castilla, ABC…). Gainera, Canal Euskadi-n teleberriko idazle eta telebistako erreportari izan nintzen. Egun, bidai eta abenturei buruzko irratsaioetan ohiko kolaboratzailea naiz (Aventureros, La Casa de la Palabra…) eta ezkutuko toki eta gerretan istorioak bilatzen ditut, besteak beste Vocentos Espainiako eskualdeetan dituen egunkariek duten Suplemento V aldizkari-eranskinerako. Bidaiei eta esplorazioari buruzko dokumentu eta liburuen bilduma egiten dudanez gero, nire liburutegi espezializatuak 4000 ale baino gehiago batzen ditu.  XIX eta XX. mendeko esploratzaileei buruzko konferentziak eman eta artikuluak idazten ditut erakundetan, hala nola Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, Eusko Ikaskuntzan eta Espainiako Geografia Elkartean.  Espainiako Geografia Elkartearen eta Manuel Iradier Elkarte Afrikanistako kide naiz eta haien buletinetan idazten dut noizean behin.  Nire azkeneko argitalpena “Doctor…Supongo” (Ikusager 2013) esplorazioaren historiari buruzko saiakera da.

Nire Gineako esperientziaz gain gehien erakarri nauen zonaldea Hegoamerika izan da.  2009, 2011, 2012, 2014 eta 2016an, Brasilen, Perun, Ekuadorren…espedizioak egin ditut leku ezkutuetatik transmititu eta kontatzeko istorioen bila.  Hauek eragina izan dute 2012ko Bidaia Kontakizun onenari Mikel Essery Saria irabazi zuen “Viaje a los ojos de Wanda” kontakizunean, besteak beste.

Nire nomada nolabait anonimoaren bizitza iraulketa bat jasan zuen ezagutzen ez zen santutegi inka bat eta nekropoli prehispaniko bat aurkitu zuen espedizio baten buru izan nintzenean Vilcabamba eskualdean. Aurkikuntzaren berriak munduari bira eman zion, National Geographic bezalako izen handiko argitalpenetan agertuz.