Birologia eta immunologia ikertzailea

Maria Salgadok 10 urteko esperientzia dauka birologia eta immunologia lanetan. Batez ere, ikerketak egin ditu honako eremu hauetan: GIB-1 patogenesiaren agente etiologikoan; GIBaren birusaren erreplikazio espontaneoa kontrolatzen duten pazienteei zuzendutako sendabide funtzional modeloetan; eta mundu osoan garatutako GIBaren sendabide estrategia desberdinetan. Biologia Molekularra eta Genetika doktoretza eskuratu zuen, 2010eko martxoan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM). Dokotretza lortu ostean, 27 hilabetez egon zen Johns Hopkins Unibertsitatean (Baltimore, AEB). Gaur egun, hainbat argitalpenetan lehengo mentoreekin egilekidetzan kolaboratzen jarraitzen du.

Egun, IrsiCaixan ikertzaile bezala lan egiten du  Javier Martínez-Picado medikuaren taldean. Masterreko bi ikasleen tutorea izan da eta tesi proiektu bat zuzendu du beste irakasle batekin. Gainera, Sara Borrel eta Juan de la Cierva programen baitan doktoratu ondoko kontratuak lortu ditu.

María Salgadok 26 artikulu argitaratu ditu eragin handiko aldizkari zientifikoetan. Europar eta estatubatuar funtsekin finantziatutako lankidetza proiektuetan parte hartu du. Halaber, dibulgazio zientifiko jardueretan eginkizun aktibo bat egiten du. Bere eremu-ikerketarekin duen konpromisoa saritua izan da: gobernu espainolaren sei lehia-bekekin eta gazte ikertzaileentzako bederatzi nazioarteko sariekin.