Triatleta

Iruñan jaio eta bizi naiz. Enpresen Adminsitrazio eta Zuzendaritza ikasketak ditut (UNED-en). Betidanik kirola egin dut, badakizu, kick boxinga.

2012an giltzurrunetako gutxiegitasuna diagnostikatu zidaten, eta 2016an diziplina hori utzi behar izan nuen transplante batengatik. Beste diziplina batzuk bilatu behar nituen. Ospitaletik irten bezain laster, korrika egiten hasi nintzen (eta ordutik jarraitzen dut), baina hori gutxi balitz ziklismoa, igeriketa eta crossfita ere praktikatzen ditut. Denboraldi honetan, Transplantatuen Joku Nazionaletan hainbat domina lortu ditut, esate baterako aurtengo triathlonean lortutako urrezko domina.