Informatika-ingeniaria

Txikitatik Eneritzeri izugarri gustatzen zaio teknologiaren mundua. Ingenieria informatikoa ikasi ondoren, 2009an Java garatzaile bezala lan egiten hasi zen. Bere lana asko gustatu arren, monotonoa egiten zitzaion. Bi urteren buruan softwarearen testingaren munduarekin topo egin zuen, eta bere zaletasun handiena bihurtu zen.

Eremu honetan espezializatutako enpresa batean lan egiten hasi zen eta asko gustatu zitzaion lehenengo egunetik. Bere rola tester moduan software guztiak akatsik ez edukitzea zen; hau da, azken erabiltzaileek akatsen bat aurkitu baino lehen, horrek enpresarentzat hutsegite handiak suposatuko lituzkeelako.

Enpresa horretan, gaur egun berarekin batera lan egiten duten bi bazkideak ezagutu zituen. 2014ean berezko enpresa eratzea erabaki zuten, software testingean espezializatua. Bere bizitzako erabaki hoberenetarikoa dela aitortzen du Eneritzek.

Gaur egun, Madrilen, Bartzelonan, Euskadin eta Berlinen dute egoitza. Konpainiaren barruan zerbitzu zuzendaria da, eta bere zereginen artean taldeek proiektuak ondo joateko behar dituzten gauzak ziurtatzea da, eskaeraren arabera lantaldeak handitzea, kide berriak trebatzea eta bezeroekin harremanetan egotea. Gauzak horrela, ez du bere profil teknikoa alde batera utzi, inoiz ez. Horregatik, taldearekin batera, hainbat ikerketa proiektuetan parte hartzen du (esate baterako, Gauzen Internetean (IoT) eta Blockchain testingean).