GKEko Zuzendaria

Daniel Villanueva SJ jesuita da. Ingenieritza informatikoan eta Teologian lizentziatu zen. Hainbat graduondo ditu: Laguntza Humanitarioan (Fordhameko unibertsitatean), Gobernuz Kanpoko Erakundeen Gestioan (ESADE Business School), Lidergo eta Giza Berrikuntzan (ESADE Business School) eta Global Executive MBA (Georgetown University).

Entreculturas – Alboan GKE-en presidente orde exekutiboa da. 50 herrialdetik gora diharduten erakundeak dira, eta errefuxiatuekin, baztertuekin eta ahulekin hezkuntza sareak bultzatzen dituzte. Jesuiten mundu mailako komunikazio taldea zuzendu du, eta azken Kongregazio Orokorretan estrategia, plataforma eta sareak diseinatzen eta aurrera eramaten lagundu du. Hezkuntza, sareak eta komunikazioa bere obsesioak dira. 20 urtetik gorako karreran hainbat ardura hartu ditu: irakasle izan da, baita formazio-zentroetako zuzendaria ere; eta hortik IT-ren eta mundu mailan komunikazio digitaleko arduraduna izatera pasa da.

Gainera, egun, ICAI Fundazioaren presidente ordea da, Xavier Networkeko presidente ordea, eta Georgetowneko Unibertsitateko patronatuaren “Vicechair”-a da.