Unibertsitateko irakaslea
Asier Vallejo Ruiz, 1980. urtean Vitoria-Gasteizen jaio zen. Kimikan Lizentziatua da eta doktoretza eskuratu ostean, 2011tik aurrera, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Kimika Analitikoa Saileko irakasle/ikertzailea da. Azken urte hauetan zehar, ingurumen- eta arkeologia-munduan murgilduta egon da, metodo analitiko berriak garatzen eta Historia hobeto azal ditzakeen biomarkatzaileen bila. 2015. urtean, dibulgazio zientifikoko EKAIA aldizkariaren editore nagusi izendatu zuten.
Futbola (urte askotan entrenatzaile) eta sukaldaritza dira beste bi zaletasunak. Gutxi praktikatzen ditu azken aldi honetan ordea, bere azkeneko proiekturik handienak denbora asko eskatzen baitio, bere seme-alabak.
TEDxVitoriaGasteiz
TEDxVitoriaGasteiz, difundiendo ideas que merecen la pena