Kazetaria eta kontsultorea
Álvaroren karrera profesionaletik bi konstante azpimarratzen ditugu pertsona moduan definitzen laguntzen gaituztenak: bere burua periodikoa berrasmatze behar eta sektore desberdinetan lan egiteko ahalmena aldi berean.
Informazioaren Zientzietan lizentziatu zen 1988an. Kazetari lanetan hainbat lankidetza azpimarratzen ditugu: Quo edo Fotogramas aldizkarietan freelance bezala, eta bere karrera profesionalean hainbat programa gidatu ditu Radio Vitorian (EITB taldeko irratia).
1992an Zuzendaritza, Gidoi, Produkzio eta Ikus-entzunezko espezialitateak bukatu zituen Vitoria-Gasteizeko Irudi eta Teknologia Berrien Zentroan. Arlo honetan azpimarratzen dugu bere esperientzia film luzeetan figurazio arduradun bezala, azkena “Vitoria 3 de marzo” filmean.
2002tik Hiritar parte-hartze eta aukera-berdintasunetarako proiektu batean lan egiten du. Urte hauetan zehar programa desberdinak jarri ditu martxan, denborarekin udalaren erreferente bezala finkatu direnak gainera. Adibidez, Hiretu Hiria (heziketa parte-hartzean) edo Zure Auzoa Hobetuz (aurrekontu partizipatiboak).
Álvarok bere karrera profesionala egiten zegoen bitartean beste zeregin batzuk izan ditu kultura eta musikaren arloan zerikusia dutenak. 90ko hamarkadan diskjockey bezala lan egin zuen gure hiriko hainbat diskoteketetan. Halaber, hainbat udako ostalaritza lokalen arduraduna izan da, eta kontzertuen eta kultura ekitaldien antolakuntzaz arduratu da ere. Gaur egun, bere alde musikala, Porversiones taldeko kide bezala garatzen du.
Era berean, Álvarok gure hiriko hainbat kultura-elkarteetan parte hartu du. 90. hamarkadan SAMA (Sociedad Alavesa de Medios Audiovisuales) berrantolatzeko lagundu zuen. 2016tik APIAren (Asociación Palomista Iradier de Álava) presidentea eta kide fundatzailea da. Erakunde honek Sebastián Iradier konpositore arabarraren “La paloma” aparteko habanera babestea eta ezagutaraztea du helburu.
TEDxVitoriaGasteiz
TEDxVitoriaGasteiz, ideas que lo cambian todo