Naiara Barrado-Izagirre Eukal Herriko Unibertsitatean Fisikan lizentziatua eta doktorea da eta bertan lan egiten du duela urte batzuk Bilboko Ingeniaritza Eskolan dagoen Zientzia Planetarioen Taldean (ZPT) irakasle eta ikertzaile lanetan. Bere ikerketa arloa Jupiterren dinamika atmosferikoan datza, planetaren egitura hodeitsuen mugimenduak, zein atmosferatan agertzen diren uhin eta turbulentzia aztertuz. Ikerkuntza hau misio espazialen datuetan oinarritzen da, hala nola, Hubble Espazio Teleskopioa eta Cassini edota Juno zundak beste batzuen artean. Horretaz gain, Lur gainazalean kokatutako teleskopioen behaketak eta argazkiak ere erabiltzen ditu, bai behatoki profesionaletakoak zein mundu guztian zehar sakabanatuta dauden behatoki amateur-enak, zeintzuek, beraien argazkiekin, gure ZPT taldeak kudeatzen duen IOPW/PVOL datu-basea hornitzen duten. 

Dibulgazioko jarduera anitzetan hartu du parte, Pint of Science, Zientzia Astea, Zientzia Klub, Jakiundek antolatutako Jakin-mina zikloa, 11 de Febrero, Naukas eta irismen ezberdineko beste hainbat hitzaldi. 

Gainera, Astronomiako Espainiako Elkarteko (SEA) kide da, eta Astronomiako Emakume eta Astronomia Batzordeko kide aktiboa. Batzorde horretan, astronomian genero-berdintasunarekin lotutako gaiak jorratzen dira.

Gaur egun, EKAIA aldizkariaren koordinazio-lanak ere egiten ditu.