Dantzak alaitasuna dakarkio arimari. Dantzatzea gustatzen zaizu? Profesionalek bezala dantzatzeko oinarrizko pausoak ikasi nahi dituzu? Tailer honetan, dantzarik ezagunenak modu erraz eta dibertigarrian ikasiko ditugu, publiko guztiarentzat egokia.

Erik eta Monica nazioarteko dantzari eta irakasle ospetsuak dira. 2010ean bikote profesional bihurtu ziren eta gaur egun ‘Bailalo Dancenter’ akademia zuzentzen dute. Bertan, dantza estilo ezberdinetako klaseak eskaintzen dituzte, saltsa eta bachatatik hasi eta kizomba, hip hop, zumba eta capoeiraraino.