2014an argitaratu zuen Inunek bere lehen diskoa, eta orduz geroztik bide berriak sortu eta esploratu ditu. Bere estiloa pop gisa definitzen du, baina horrek ez du inoiz mugatu; kantu propio, zintzo eta zuzenekin hasi zen, eta gerora hainbat poeta euskaldun musikatu zituen. Aldi berean, bere zatirik intimistenean murgildu zen eta euskal kulturaren egile handiengandik ikasi zuen.
