Iratxe Salcedo Pacheco Bilbon jaio zen 1977an, medikuntzan eta kirurgian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta pediatrian eta arlo espezifikoetan aditua da.

Arabako nutrizio batzordeko kidea eta gizentasun arloko azpitaldeko erreferentea da. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu da, Euskadiko haurren gehiegizko pisua eta haur-obesitatea prebenitzeko estrategiaren diseinuan aholkularia da (SANO Plana), eta Arabako Ikerketa klinikoetarako Etika Batzordeko 13 kideetako bat da.

Osasun-hezkuntzaren eta esku-hartze komunitarioarenzalea da, beti saiatzen da bere pazienteei beste modu batean begiratzen eta tratazen.

“El Viaje de Mangols” proiektuaren sortzaile eta zuzendaria da. Haurren gehiegizko pisua eta obesitatea tratatzeko programa berri bat da, arazoa ikuspegi guztietatik jorratzen duen programa alegia, eta 360º-ko bira ematen diona pazienteekin esku hartzeko eta harremanetan jartzeko moduari.

Gaur egun, Arabako Errioxan lehen mailako arretako pediatra gisa egiten duen lana, Osakidetzan ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak garatzearekin eta zuzentzearekin bateratzen du.