Inunek 2014an kaleratu zuen lehen diskoa eta harrezkero, ez dio ez sortzeari ez bide berriak urratzeari utzi. Pop estilotik abiatuta ere ez da inoiz mugatuta sentitu; kanta propio zintzo eta zuzenak lantzen hasi zen, eta ondoren, hainbat poetaren letrak ere musikatu zituen, alde intimistagoa landu eta erreferentziazko idazleengandik ikasten zuen bitartean.
Baina erritmoa, umorea eta freskotasuna beti izan dira Inunen nortasunaren ezagugarri garrantzitsuak, eta bere proposamen musikal berriek horiexek ditu bide eta helburu. Izan ere, azken finean, denok baikara poliedrikoak.