Abeslaria

Santiago de Chile,

Familia %100 musikal batean jaio eta hezia. Handik heredatu ditu Hego Ameriketako folklore erritmo eta harmoniak.

12 urtetatik “Grupo Alturas” eta “Manka Saya” -ren eskutik jaialdietan, Hego Amerikako Folklore eta Aimara topaketetan parte hartu du.

14 urterekin Gospel talde batean sartu zen, Txilen zehar hainbat mintegi, biltzar eta ekitalditan parte hartuz.

1999tik 2004ra bitartean, kantua eta koral zuzendaritza ikasi zuen Txileko Santiago hiriburuko udan antzokian, eta Pedagogia Generala Hezkuntza Zientzietako Unibertsitate Metropolitanean (UMCEn).

23 urte zituela Gasteizera etorri zen gizarte, kultur eta komunitateko zerbitzuetan prestatzeko (gizarte integrazioa, gizarte dinamizazioa eta komunitatea dinamizatzea). Honek, musika esku hartzeko estrategia gisa erabilita, elkarlanean jarduten utzi zion: Munduko Arrozak-en, Adinekoentzako plataforma eta geletan, Goian kultur eta kirol elkartean, Gauekoak-en, besteak beste.

14 urte hauetan hamaika proiektu musikaletan parte hartu du, musikari, abeslari eta pertsona handiekin eszenatokia partekatuz: Daniel Ortega, Raul Vera, Iker Barrientos, Virgina de la Casa, Alfonso Junguitu, eta mirespenez eta esker onez betetako zerrenda zabal eta anitzekin.

2016an Blas Fernandezek (bateria-joleak) bere taldera batzera gonbidatu zuen; Bilboko BBK aretoan eta “Andres Isasi” Getxoko musika eskolan aurkeztuko da URBANETNIKO disko berria, bertan estatu-mailan musikari bikainak agertzen dira (Jose Luis Canal, Angel Unzu, Rober Caballero eta Raúl Huelves).

2017 eta 2018 urteetan, beste musikari bikainekin batera, kontzertu pedagogiko ugari antolatu ditu “Musika bai!”n (Gasteizeko udalak kudeaturiko eskola-umeentzako udalekuetan) .

2017ko irailean Ramon Escalèk, musikari ospetsuak, zuzenduriko “Goizargi Gospel Choir”en sartu zen; urtebete geroago, Barakaldoko “Arteta Gospel College”eko irakasle taldera batzeko gonbidatua izan zen, Txato Martin eta Carla Sevilla musikari bikainekin batera.