TED eta TEDx-i buruz

TED (Teknologia, Entretenimendua eta Diseinua) urteroko hitzaldi bat da, Vancouverr-en (Kanada) egina, munduko pentsagile argienak elkartzen dituena, buru irekia duen audientzia bikaina batekin haien ideiak partekatzeko asmoz. Programan oso gai desberdinak jorratzen dira. Gero ´TED hitzaldiak´online argitaratzen dira, publikoak eta doakoak izan daitezen, eta ideia horiek munduan hedatu ahal daitezen.

TEDx programa (x= era independetean antolatutako TED) TED-misioaren espirituari jarraituz sortu zen, hau da, “hedatzea merezi duten ideiak”. Programa diseinatuta dago TED-aren moduko hitzaldi propioak egiteko komunitateei, erakundeei eta pertsonei aukerak emateko intentzioz.

Programa hau sortu zenetik, 10.000 TEDx hitzaldi baino gehiago antolatu dira, ideiak munduan zehar hedatu dituztenak, hala nola, Teheranean, Sidneyan, Tokion, eta nola ez, Vitoria-Gasteizen.

TEDxVitoriaGasteiz TEDx hitzaldi independente bat da, TED lizentziarekin antolatuta.

Hurrengo ekitaldiari buruzko informazio gehiago lortzeko: http://www.ted.com/pages/registration

TED jarraitu:

Twitter: http://twitter.com/TEDTalks
Facebook: http://www.facebook.com/TED