Historialaria eta dokumentalista

1979an jaio nintzen Gasteizen eta pertsona bizia, bidaiaria eta gogotsua naiz. Historian lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (2003an), eta Bibliotekonomian eta Dokumentazio masterra egin nuen Unibertsitate berean (2004an).

2005etik dokumentalista lana burutzen dut Artiumeko Liburutegi eta Dokumentazio-Zentroan, katalogazio, dokumentazio dosierrak eta informazio kudeaketarekin bat datozen zereginak lantzen. Nire lanari esker gaur egungo kulturarekin etengabe harremanetan nago.

Beti gustatu izan zait arkeologia, leku baten historia lurpetik ateratzea. Horregatik, orain dela urte batzuk, zenbait arkeologi kanpainetan etengabe parte hartu izan dut, hala nola,Antoliñako kobako historiaurreko aztarnategi paleolitikoan (Urdaibai, Bizkaia), Atxosteko historiaurreko deposituan (Birgara, Araba), eta Toscanako Montemassi gazteluan (Italia).

2015ean abentura berri bat jaio zen, Peruko Andeetako Mars Gaming espedizioan parte hartu nuen Vilcabamba inca erreinu gelduriko historiaren berri izan nahiean. Kanpaina hau La exploradora Gizarte Geografikoak (kide fundatzailea naizen elkarteak) bultzatua izan zen.

Nire ametsik handiena Nilon (Egipton) induskatzea izan da, non hainbat aldiz egonda nagoen. Eta azkenean… nire ametsa egia bihurtu da.

Asasif-ko (Luxor) Visir Amen-Hotep Huy proiektu arkeologikoko X.kanpainaren taldeko kide izango naiz, Tebana 28 hilobian, Aintzinako Egiptoko ikasketa institutoak zuzendua. Erakunde hau, Francisco Martín Valentín zuzendari eta Teresa Bedman egiptologo bezala edukiz, faraoi lurretan hogei urteko esperientziaz baliatzen da eta egiptologia munduan lortu dituen ekarpenak herrialde honen historiaren lerroak berridazteko aukera eman du.