Rodrigo García Gonzálezek Indiako Centre for Environmental Planning and Technology University-n eta Madrilgo Universidad Politécnica-n arkitektura ikasi zuen, azken honetan lizentziatuz. Txileko Universidad Pontificia Católica-n ere, ingeniaritza diseinua ikasi zuen. Gerora Umeå Institute of Design, Imperial College of London eta Royal College of Art-en egin zituen graduondoko ikasketak.

Hainbat patente garatu ditu sistema estruktural eta mekanismo zabalgarrien alorretan. Bere lanak hainbat arte zentrotan egon dira ikusgai, nabarmenenak Pariseko Cité de l’Architecture eta Veneziako Arkitektura Bienala, zeinetan hiru ediziotan hartu duen parte (2008, 2010 eta 2012). Erakunde eta unibertsitate ugarirekin kolaboratu du irakasle moduan: Cornell University (AEB), CEPT (India), Ecoweek (Kosovo), Ilhan Koman Foundation (Turkia) edo Kolonbian egin zen Arkitektura eta Urbanismoaren Iberoamerikako VII. bi urtekoan.

Aldi berean, 10 urte dira antzerki inprobisazio konpainia anitzekin lanean ari dela. 2009an, gaztelerazko munduko txapeldun izendatu zuten Santiagoko (Txile) II Catch de Impro mundialean. Gaur egun Kingston University-n diseinu irakasle titularra da eta irakasle bisitari Royal College of Art & Imperial College-n. Bere irakasle lana Skipping Rock Lab start-up eko lan jarduerekin uztartzen du, Europar Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren Climate-KIC Acceleratoraren parte dena.