Ritxar Bacete (Gasteiz, 1973) aita da, horrek guztiak dakarrenarekin, etengabeko ikaskuntzan eta berrikuntzan, eta pertsonek eta gauzek duten edertasunaren zalea da.Gainera, antropologoa da bokazioz eta langile soziala uste sendoz. Genero, maskulinitate, feminismo, berdintasun politika, aitatasun positibo eta ekonomia garapenaren espezialista da. Profesionalki honako lanbideetan  aritu da: lankidetzan (Kroazian, Guatemalan, Mexikon eta Kuban), bazterketa sozialean erortzeko arriskuan dauden pertsonen heziketan eta politika arloan.Era berean, ikertzaile soziala, aholkulari eta pertsona zein taldeen entrenatzailea da. Azken urteotan gizonezkoak berdintasunarekin konprometitzeko hainbat proiektu abian jarri eta bultzatu ditu, hala nola, Emakumearen Euskal Institutuaren “Gizonduz” programa. Gaur egun, koordinatzaile eta kolaboratzaile nagusiena da Espainako Promundo Globalean.