Bioteknologian doktorea da Finlandiako Aalto Unibertsitatean (2018), ingeniaritza molekular eta biomaterialen fabrikazioan esperientzia sendoa du.

Gaur egun Finlandiako VTT Ikerketa Zentro Teknikoan dihardu ikerlari zientifiko gisa, materialen zientziaren eta biologia sintetikoaren konbergentzian kontzeptu berritzaileekin lan egiten du, mikrobioen iraultzak biomaterialen ingeniaritza eta produkzioaren aro berri batera eraman gaitzaken ikuspuntuarekin. hau da, bioage baterantza.
Naturan inspiratuta, proteina kimerikoen diseinuan interesatua dago, ingeniaritza genetikoaren eta ADN teknologia birkonbinatzaileen laguntzarekin, proteinaz eta nanokonposito hibridoez egindako materialak formulatzeko, hala nola, zuntzak, mikrosferoak, hidrogela, mikelak eta medikuntza edo industriarako erabiltzen diren film finak.