Manuela Battaglini datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua da, marketin estrategikoan espezialista eta Transparent Internet enpresako zuzendari nagusia.

Hasieran, Manuela abokatu gisa aritu zen 10 urtez. 2008an marketin digital estrategikoko munduan murgildu zen. Han, urteetan zehar, online eta Big Data plataformen barne funtzionamenduari buruzko ezagutza sakona eskuratu zuen.

Azken urteetan, zuzenbide, marketin eta teknologiaren arteko lotura ulertzen duenez, arlo hauetan aritu da espezializatzen. Duela gutxi, , legeak, datuen etika, marketina eta teknologia uztartzen dituen Transparent Internet konpainia sortu zuen, erakundeei zergatik, nola eta zer teknologia garden eta etiko garatu eta ezarri behar dituzten identifikatzen laguntzeko, era honetan, abantaila lehiakorra sortu eta aldi berean handitu ahal izateko.

Manuelaren ustez, erakunde gehiagok teknologia modu etiko eta gardenagoan garatu eta ezarri ez gero, askatasun pertsonala, autonomia, konfiantza, tolerantzia eta iraunkortasuna hobetuko ditugu. Hori baita bizi nahi duen mundua.