Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko Zuzendaria.

Informatika ingeniaria, Informazioaren segurtasun masterra. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko nortasun digitaleko zuzendaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko arte eta kultur kontseiluko kide. 2009tik SER kateko “Hoy poy Hoy Bilbao” irrati programan kolaboratzen du teknologia berriei buruzko sekzio batean.  Horrez gain, emakume teknologoarentzako Ada Byron sariaren batzorde zientifiko eta antolatzailearen partaide da eta InspiraSTEAMeko (nesken artean zientzia eta teknologia zaletasuna sustatzeko proiektuko) aholkularia da. Doce Miradaseko taldeko kide da, gizarte ezberdin batekin amesten duten pertsonez osatua, emakume eta gizonezkoentzako leku bidezko eta orekatu bat desiratzen dutenez. 2016an “Filipinas: Tierra de tifones” (Filipinak: tifoi lurraldea) liburua argitaratu zuen, Filipinetako umeentzako garraio bekak lortzeko batu ziren 60 pertsonen kontakizun eta argazkiz  osatua.