Txikitatik ulertu nahi izan dut nola pertsonek elkarri kalte egiten dioten (baita euren buruari ere), eta nola jendarteak onartzen dituen zenbait izaera eta jarduera modu, beste batzuk zigortzen dituen bitartean. Zerbait aurkitu nahi nuen pertsonak hobeto trata zitezen.

2014ko irailean nire isiltasuna hautsi nuen indarkeria psiko-afektibo eta sexualeko harreman bati buruz, Stand-Up (bakarrizketak) komedia praktikari esker. Iraganean jaso nituen tratu txarrak eta, ondorioz, jasandako harreman deshumanizatua, zerk eragin zuen ulertu nuen eta neure burua ezagutzeko, berreraikitzeko eta ulertzen saiatzeko baliogarria izan zen. Komediak nire bizitza salbatu zuela sentitzen dut, eta giza sufrimendua ulertzeko gako garrantzitsu bat eman zidan: beldurra ematen digu garen bezala erakustea, eta gizarteak ez du horretaz gozatzea laguntzen.

Ordutik komediaren potentzial terapeutiko eta emantzipatzailean sakontzen aritzen naiz, eta ComiConócete sortu nuen, Komediaren bidez autoezagutzako eta eraldaketa pertsonaleko prestakuntza-esperientzi bat. Hainbeste lagundu zidan esperientzia besteekin partekatu nahi nuen, eta bizi izan nuenari zentzua eman nahi nion. Eta lortu dut.