Telekomunikazio Ingeniaritza

Javier Del Ser Telekomunikazio Goi Ingeniaritza da Euskal Herriko Unibertsitatetik (2003an), Telekomunikazio doktorea Nafarroako Unibertsitatetik (2006an, Cum Laude), eta Informazioaren eta Komunikabideen Teknologien doktorea (Cum Laude eta Doktoretza Aparteko Saria) Alcalá de Henares Unibertsitatetik (2013an).

Gaur egun, TECNALIA Research Professor eta teknologia-arduraduna da TECNALIA OPTIMA (Optimizazioa, Modelizazioa eta Datuen Analitika) sailan. Era berean, irakasle elkartua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV),  ikertzaile gonbidatua Basque Center for Applied Mathematics-ean (BCAM) eta kontseilari seniorra Sherpa startup teknologikoaren Adimen Artifizialean.

Bere ikertzaile ekintzak naturan ikusitako jokabideen mimetizazioan oinarritzen da konputazio sistema eraginkor bat (datuen analitika, ikasketa makina, heuristika, analitika deskribatzailea, preskritiboa eta datuen prediktiba) diseinatzeko. Javierren ikerketari esker, Energia Berriztagarriak, Smart Grids, Telekomunikazioak, Industria, Osasuna, eta askoren artean, Mugikortasunarekin erlazionatuta dauden eta oso konplexuak diren hainbat arazo konpondu daitezke.

Orain arte, 250 argitaratze zientifiko-tekniko baino gehiago atera ditu, 5 liburu editatu,  30 graduko/masterreko tesi eta 9 doktoretza-tesiak zuzendu ditu. Gainera, 40 ikerketa proiektu baino gehiagoetan parte hartu/zuzendu ditu. IEEEko Senior kidea da, baita “Talento de Bizkaia” sariaren hartzailea bere esperientzia eta curriculum zientifikoagatik.

Datuen analitika, seinale prozesatua eta optimizazioaren txostenak eman ditu hainbat unibertsitate eta ikerketa zentroetan (nazionaletan bezain internazionaletan). Irakurle eta ikerketaren zale amorratua da, beti zabaltzen ditu bere ezaguerak duplex moduan: “transmititu, entzuten”.