1960an Oviedon jaoitako fotokazetaria da Javier Bauluz. Asturiarrak Kazentaritzako Pulitzer Saria jaso zuen lehenengo espainiarra izan zen , 1995ean Ruandan egindako lanagatik. Gainera honako sari hauek ere lortu ditu: 1988ko eta 1989ko Fotopres Saria, 2001eko “Conde de Godó” Saria, 2002ko “Libertad de Peridiodismo” Saria, 2002ko Kazetaritzako Julio Fuentes Saria, 2008ko Kazetaritza eta Giza Eskubideetako Saria, 2011ko Emilio Castelar Saria, 2016ko Giza Eskubideen Saria (“Buscando refugio para mis hijos” lanagatik) eta 2019ko Komunikazio eta Ikerketako Revbela Saria.

2010etik Giza Eskubideen ikuspegia jorratzen duen “Periodismo Humano” komunikabide digitalaren sortzailea eta zuzendaria da.

Associated PressReuters eta Staff nazioarteko agentzietan lan egin du, eta besteak beste The New York TimesEl PaísMagazine La VanguardiaPeriodismo HumanoEl MundoGeoUnivisión, BBC bezalako komunikabideetan idatziak argitaratu ditu.

80ko hamarkadaren amaierako Erdialdeko Amerikako gerren berri eman du, baita ere Pinocheten azken urteak boterean, Palestinako Lehen Intifada, Bosniako gerra, Ruandako krisia, eta 1996tik Europan, Afrikan eta Latinoamerikan migrazioa eta aterpea dokumentatzen daramatza. Gainera, Latinoamerikan, Afrikan eta Ekialde Hurbilean erreportaje eta dokumentalak egin ditu.

2014tik 2016ra IE Univertsity eta 2003an Pompeu Fabra unibertsitatean irakasle elkartua izan da. Irakasle gonbidatua izan da Washington, Holanda, Bartzelona, Madril, Cádiz, Coruña, Sevilla, Kordoba, Alacant eta Bilboko unibertsitateetan, besteak beste. 1992az geroztik, nazioarteko mintegietan hizlari eta mintzalari izan da dozenaka unibertsitatetan eta hainbat erakunde publiko eta pribatutan.

1997tik Gijongo Nazioarteko Argazkilaritza Topaketaren zuzendaria da, eta 2008an Kazetaritza eta Giza Eskubideei buruzko Manifestua bultzatu zuen.

New York, Madril, Montevideo eta Txileko Santiago hirietan erakusketak egin ditu, besteak beste.