DBHko detektibeak “Cuatro Villas” (Berlanga, Badajoz) herriko DBH institutuko ikasle talde bat da, 14 eta 15 urte bitarteko gazteez osatuta. 2018ko azarotik, beraien aisialdian, sare sozialetan pertsona ospetsuen ortografia akatsak zuzentzen dituzte. Horretarako, bi kontu erabiltzen dituzte: Twitterren (@ESO_Detectives) eta Instagramen (eso_detectives). Kontu hauekin hainbat akats ortografiko eta gramatikalak aurkitzen dizkiete 20.000 jarraitzailetik gorako pertsona famatuei eta erakunde publiko zein pribatuei; segituan zuzenketak egiteko. Beti errespetutik eta dotoretasunetik, eta tonu lasai batean azaltzen saiatuz zuzenketaren zergatia. Jarduera honen bidez, Berlangako 3. eta 4. mailako ikasleek beraien erredakzio-maila hobetzea eta ortografia akatsak murriztea dute helburu, eta aldi berean, hizkuntza-eztabaida bat sortzen dute eta gaztelaniaren erabilera on bat bultzatzen dute sare sozialetan.

Dagoeneko 15.000 jarraitzaile baino gehiago dituzte sare sozialetan, egunero animo mezuak eta
adierazpenak jasotzen dituzte proiektua bultzatuz. Gainerako taldekideen ordezkari bezala, Ana Chaves, Isabel Vazquez eta Eva Sanabria detektibeak ekimen berri honi buruzko xehetasun gehiago azalduko dizkigute, sare sozialak barrutik aldatzeko iritsi den ekimenaren berri emateko.