Asier Urbina dut izena, 29 urte ditut eta sukaldari profesionala naiz. Kirola egitea eta ametsak harrapatzea nire hobby-ak dira. Gainerako umeek mediku, suhiltzaile edo polizia izan nahi zuten bitartean, ni sukaldari izan nahi nuen. Nire ametsa lortu nuen 16 urte zituenean. Ogibide hau oso gogorra da; konturatzen zaren momenturako 23 urte dituzu, eta 107 kilo pisatzen duzu. Amets profesionala betetzeko eta, aldi berean, gaztetasun erdia alferrik galtzeko sentsazioa daukazu. Egun baten, senide batek 5km-tako lasterketa bat egiteko erronka egin zidan. Karrera ez amaitzeko zorian egon nintzen; azkenetatik iritsi nintzen eta min hartu nuen. Sasoi fisiko txarrean egoteko lehenengo abisua zen hura. Geroxeago, narkolepzia diagnostikatu zidaten. Momentu horretan, nire bizimodua aldatzen hasi nintzen. Orain, oso persona aktiboa naiz, kirola norberaren burua gainditzeko formatzat hartzen duena. Iaz, nire lorpen handiena erdietsi nuen, arlo personalean eta kirol-arloan: Gasteiz-ko Ironman txapelketa egin nuen helburu solidarioez (3,8 km igerian, 180 km bizikletaz eta 42 km korrika). #ISGasteiz.