Kazetaria

Anelise Borges talentu handiko kazetaria da, eta Europar telebistako berriemaile gisa geroz eta ospe gehiago du.

Doha, Qatar eta Estambulen (Turkian) egon zen lanean. Ekialde Hurbila, Afrika eta Europako azken orduko berriak eman zituen, baita Siriako guda eta errefuxiatuen krisia ere.

Orain, Europanews NBCn berriemaile moduan lan egiten du Parisen, Europa kontinentalaren gai garrantzitsuenen berri ematen.

Anelisei migrazioa eta  integrazio arazoak interesatzen zaizkio bereziki. Duela gutxi kritika bikainak jaso ditu bere aparteko lanagatik Aquarius itsasontzian. Kazetari bakarra izan zen ontzian, eta honen berri eman zuen Italiak migranteei eta Mediterraneoan erreskatatu zituzten errefuxiatuei berre ateak istea erabaki zuenean.

Anelisek ontzia itsas zabalean egon zen bitartean filmatu, argitaratu eta erreportatu zuen zuzeneko emanaldian. Bere lana “Diez días en el mar, la historia real del Aquarius” dokumental bikainean bildu da. Dokumentala film luze bat da, Aneliseren iPhone-arekin grabatuta erabat. Bertan, errealitateren beste aurpegia erakusten da: Europan etorkizun berri baten bila dena arriskatu zuten gizon, emakume eta umeen istorioa baita.