Ander Ramos

Ander Ramos

Mekanika-ingeniaria eta Industria Ingeniaritzan masterduna Nafarroako Unibertsitatean. 2004ean, Teknalian sartu zen urtean, Ingeniaritza Biomedikoan egin zituen ikasketak, Technical University of Munich-en (TUM) eta 2007an amaitu zituen Brain Computer Interface Lab-ean (Ordenagailu-Garun Interfazeen Laborategia) Johns Hopkins Unibertsitateko (AEB) Ingeniaritza Biomedikoko Sailean. 2011n doktore titulua lortu zuen Tübingen Unibertsitatean (Alemania), non doktoratu osteko ikertzaile bezala lan egiten hasi zen. Beranduago unibertsitate bereko Institute of Medical Psychology and Behavioral Neurobiology-ko Neuroprosthetics taldeko buru izatera pasa zen. 

34 urterekin liderra da TECNALIAko Osasun Dibisioko Neuroteknologia taldean. Honen helburu dira gailu medikoen industriarako transferentzia potentziala duten teknologia berriak sortzea eta gaixotasun edo istripuek eragindako arazo funtzionalentzako konponbide liratekeen interfaze neuronal berrien garapena. Donostian eta Tübingen-en (Alemania) bizi da.

Indexatutako 37 argitalpen baino gehiago ditu zenbait aldizkaritan eta haietariko 5en lehen autore da. Horrez gain, 15 artikulu aurkeztu ditu peer-reviewed konferentzietan eta neuroteknologiaren alorreko bost kongresu internazionalen antolakuntzan parte hartu du.

Italian Neuroaesthetics Society-ko ohorezko kide da, IEEE Biomedical Engineering Society-ko kide eta COST Action European Network on Robotics for Neurorehabilitation europar ekimenaren ordezkari.

Iktus batek paralizatutako pazienteak birgaitzeko azkeneko urteetan egindako lanagatik 2014an eman zioten Alemaniako ikertzaile gazte onenetarikoen artean sailkatu zuen Walter Kalkhof-Rose-Gedächtnispreis Saria.

2015ean ikertzaile gazteen lan onenari Julián Sanz del Río saria eta Neurologia Birgaiketaren Munduu Federazioaren Franz Gesternbrand Award jaso zituen.

Hastapenetik iktusak paralizatutako pazienteak nola birgaitu ikertzen zentratu da. 2008an lan egiten zuen laborategian, besoa immobilizatua zuen emakume batek milimetro batzuk mugitu ahal izan zuen.  Sekulako distantzia, iktusak eta alboko esklerosi amiotrofikoak paralizatutako eta haien besoa urte askoan mugitzerik lortu ez dutenenei itxaropenaren atea irekitzen diena.